

osaltzeko eta afaltzeko aukera ematen dugu. Gosariak batik bat, mermelada goxoz eta bizkotxoz osatuak daude. Afarian sagardotegiko menua eta bertako barazkiz eginiko menu bereziak eskaintzen ditugu aukeran. Elikagaien kalitateari garrantzi handia ematen diogu. Inguruko baserrietako produktuak edo etxekoak erabiltzen saiatzen gara.
Sagardotegian tximinia daukagu, baita egongela eta apartamentuan ere.
Gluten gabeko sagardotegiko menua dugu.
Umeentzat menu ezberdinak egiten ditugu , familientzat egokituak.
Umeen aulkiak ditugu sagardotegian.
Sagardotegian umeentzako txokoa jostailuekin eta espazio zabalarekin.
Geletan, ohe txikientzako barrera, seaskak, bainuontzi txikiak, etab. bezeroari dohain eskaintzen zaizkio.
WIFI gunea.
Erretzaileentzat gune egokitua, berogailu, manta, mahai eta aulkiekin.
Geletan ile lehorgailua eta bezeroari erosotasuna eskaintzen dieten zenbait osagarri jartzen ditugu.
Taxi zerbitzua.
Nekazalturismoko bezeroa bazara, honetaz gain, arropa garbitzeko zerbitzua eskaintzen dizugu.
Txartelarekin ordaindu daiteke.
Kotxeentzat parking zabala.
Etxeko animaliak umeekin jolasteko (katuak, txakurrak, oiloak, astoa...).
Ingurua ezagutu nahi izanez gero informazio zabala daukagu zure eskura
( BTT, ibilbideak, ekitaldiak, azokak, festak, etabar).
Sagardogintzari buruz hitz egiteko interesa baduzu leku aproposa aukeratu duzu.