Nekazalturismoa / Sagardotegia
eskeintza
Sagar-motak

Erabiltzen ditugun sagarrak gureak dira, ekologikoak, gure lurretan hazitako sagastietakoak. Hainbat motatakoak ditugu, bakoitza bere berezitasunekin:

 Bost kantoi Handia, begi inguruan bost konkor ditu. Goi-aldeko sakona, txurten motzekoa. Kolore berde-horia, azal mehe eta latza. Zapore gazia, mami zuri-horia, gogorra.

 Geza mina Muturretik hestua eta behetik zabala, txurten motz eta lodia. Kolore berdea, azal lodi eta leuna. Mami zuria du, biguna eta lehorra. Oso garratza da, sagardogintzan oso estimatua.

 Goikoetxe Itxura borobil samarra. Txurten motz eta lodia. Kolore gorri eta berde-horia, marraduna. Azala gogor eta mehea, goitik argizaritsua, behetik latza. Mami zuria eta biguna. Gazi-garratza.

 Patzuloa Neurri handikoa, itxura txapala, goitik begiratua oso borobila. Txurten luzea, gogorra eta lodia. Kolore berde zikina. Azala lodia du, gogorra eta latz samarra. Mami zuri eta mardula, lakar samarra.

 Txalaka Konkorduna, bai goian eta bai behean. Txurten oso motza. Berde argia, puntu beltz txikiekin. Azal mehe eta gogorra. Mami zuri eta gogorra. Sagardogintzan estimatuena. Gazi-garratza.

 Urdin-sagarra Handia, borobil samarra. Txurten motz, lodi eta gogorra. Goitik gorria, behetik berde, marra gorriekin. Azal lodia, gogorra eta leuna. Mami zuri-berdea, gogorra. Gazi-gozoa.