

nguruko beste baserri askok bezala, gureak ere tolarea du. Tolare honek ehun urte inguru ditu, eta azken urteotan berrikuntza batzuk sartu ditugun arren sagardogintza artesanala eta tradizionala egiten jarraitzen dugu.
Gure sagarrak etxeko sagastian biltzen ditugu: txalaka, gazi
handi, manttoni, urdin sagar, moiloak… Bakoitza bere garaian heltzen da, iraila bukaeran batzuk eta azaroaren hasieran besteak, eta uzta ona denean hamar bat lagun aritzen gara lanean, biltzen lehendabizi, eta ondoren tolarean lanean.
Muztioa sagardo bihurtzeko pauso guztiak kupeletan gertatzen dira.
