

uhaitzetik erori ahala, sagarra batzen hasten gara, eskuz banan-banan, era horretan puntu-puntuan biltzen ditugularik.
Behar bezain beste jasoaldi egingo ditugu, bakoitzean helduta dauden sagarrak soilik bilduz. Sagarrak bildu ahala, ganbaran biltegiratzen ditugu, behin garbitu ostean.
Ganbara tolare gainean kokatuta dago, eta bertara pasatzen ditugu sagarrak, matxakaren bitartez lehertuz joaldi bakoitzean. Sagarra jo ondoren ateratzen diren zatiek patsa osatzen dute.
Patsa tolarean prentsatu egiten dugu, eta muztioa kupeletara garraiatzen da. Gure sagardotegian 4 kupel ditugu, zurezkoak, bakoitzak 3.000 litrotako edukieraduna.
Muztioaren osagaien aartean hauek aurki ditzakegu: ura (osagarri ugariena, % 75-90 bitartekoa), azukreak (alkohol bihurtuko direnak), azidoak (sagardoari gazitasuna emango diotenak), taninoak (garraztasunaren sortzaile), substantzia pektikoak, eta proportzio txikiagotan, bitaminak, gatz mineralak eta substantzia nitrogenatuak.