Nekazalturismoa / Sagardotegia
eskeintza
Ingurunea

Deba-Behean, Urola bailararen mugan kokatzen da Txindurri-Iturri. Mendiz, zelaiez eta basoz inguraturik gaude, baina oinez pasiotxo bat emanaz, kostaldeko itsaslabarretara ere laster irits gaitezke, Kantauri itsasoaren zabaltasunaz gozatu ahal izateko.

 Algorriko itsasartea Kantauri itsasoko gune interesgarrienetariko bat. Interpretazio zentroa Zumaian du, eta bertan bisita gidatuak eskeintzen dira. Flischa, iridio kapa, Geologia eta Biologia arloetan aberastasun handia ikusgai.

 Pagoetako Parke Naturala Iturraran parketxea Pagoetako interpretazio zentrua da, eta bertatik abiatuz hainbat ibilbide daude. Lorategi botanikoa bisita dezakegu, hala nola Agorregi burdinola, XVII mendeko eraikin eraberritua.

 Ekaingo KobakBere horma-pinturak, bereziki Zaldiegi izeneko gelakoak, frankokantabriar arteak duen horma-mihise onena da askoren ustetan. Ekainberri izeneko erreplika bisita dezakegu, haitzulotik 600 m-tara.

 Sakonetako Hondartza Balio ekologiko eta biologiko handiko gunean kokatua, hondartza txiki eta lasaia da, Txindurri-Iturritik 3 km-tara.