

aserria da Txindurri
Iturri, txoko aparte eta lasaia, nekazal produkzio familiar eta tradizionalari
emana, baina aldi berean nekazal turismorako behar den bezala egokitu
eta hornitua.
6 logela ditugu, denak komuna, dutxa, berogailu ekologikoa eta telebistarekin. Kolore ezberdin batekoa da bakoitza, berreskuraturiko egurrezko altzariz jantzia, eta harrizko paretek ere izaera ematen diete. Gela bakoitzak irteera indibiduala du atarira, eta hemen egoteko toki polita daukagu jarrita, aterpean eta bailaratxo batetara bistak dituela.
Nahi izanez gero, apartamentu bat ere alokatu dezakezu, bi logela, sukalde eta egongelarekin.
Egongela ere badugu, leku zabal eta erosoa afalostean sutondoan lasai egoteko edo eguraldi txarreko arratsaldeak jokoan edo irakurtzen pasatzeko. Sagardoa egiteko erabiltzen diren tresna zaharrez dekoratua dago, nahi duenak gaiari buruz zerbait gehiago ikasi ahal dezan.