|
|
 |
|
Inguruko beste baserri askotan bezala gureak ere tolarea du. Tolare
honek ehun urte inguru ditu, eta azken urteotan berrikuntza batzuk
sartu ditugun arren sagardogintza artesanala eta tradizionala egiten
jarraitzen dugu.
Sagarrak etxeko sagastian bildutakoak izan ohi dira: txalaka, gazi
handi, manttoni, urdin sagar, moiloak… Bakoitza bere garaian
heltzen da, iraila bukaeran batzuk eta azaroaren hasieran besteak, eta
urteko uzta ona denean hamar bat lagun bi hilabetez aritzen gara
biltzen eta tolarean lanean.
Ez dugu
botilaratzen, kupelean uzten dugu, ongi itxita eta hotzarekin,
urtarriletik iraila bitartean txotxetik edateko.
Beraz, hilabete horietan etortzera animatzen bazarete (aurretik
abisatzea komeni da) bertako menua dastatzen duzuen bitartean nahi edo
ahal adina altxaldi egin ditzakezue sagardo ona zuzenean kupeletik
dastatzeko. ‘Txoootx!’
Menua:
- Sagardotan egositako txorixoak.
- Bakailu tortila.
- Bakailua prejituta piperrekin.
- Txuleta edo Label sahieskia.
- Gazta, menbriloa eta intxaurrak.
|
 |