Kontaktua

 

Sagardotegia

 

 

SAGARDOA.....................



Inguruko beste baserri askotan bezala gureak ere tolarea du. Tolare honek ehun urte inguru ditu, eta azken urteotan berrikuntza batzuk sartu ditugun arren sagardogintza artesanala eta tradizionala egiten jarraitzen dugu.

Sagarrak etxeko sagastian bildutakoak izan ohi dira: txalaka, gazi handi, manttoni, urdin sagar, moiloak… Bakoitza bere garaian heltzen da, iraila bukaeran batzuk eta azaroaren hasieran besteak, eta urteko uzta ona denean hamar bat lagun bi hilabetez aritzen gara biltzen eta tolarean lanean.

Urtarriletik irailera bitartean sagardotegia irekitzen dugu baserriaren beste aldean. Bertako menua dastatzen duzuen bitartean nahi adina altxaldi egin ditzakezue etxeko sagardo ona kupeletik hartzeko. ‘Txoootx!’.

Sagardotegia geletatik aparte eta ondo isolatua dagoenez ez du deskantsurako batere molestatzen. Alderantziz, basokada batzuk dastatzera animatzen bazarete gero errazago hartuko zaituzte loak.