Kontaktua

 

Sagardotegia

 

 



IRTEERAK..........................

Natura
Algorriko itsasartea. Zumaian ( 6 km-tara) interpretazio zentro bat irekitzekotan dira eta marea behean dagoela aprobetxatuaz bisita gidatuak egiten dira. Kantauri itsasoko gune interesgarrienetariko bat. Flisch-a, iridio kapa, Geologia eta Biologia arloetan aberastasun handia.
Izarraitz mendikatea (6 km-tara)
Pagoetako parke naturala (10 km-tara). Pagadiak. Aisialdirako guneak. Berreskuratutako errota eta burdinolak.
Ekaingo kobazuloa (4 km-tara).
Inguruan baso, mendixka eta itsaslabarrak oinez joateko moduan. Sakonetako hondartza txiki eta ezkutua 2 km-tara.
Kultura
Hiru tenpluen ibilbidea. Loiola, Arantzazu eta Antigua egun batean egiteko aukera. Bakoitzean azalpenak ematen dituzten gidariak daude, eta elizetatik gertu dauden herriak bisitatzeko aukera.
Museoak. Gugenheim Bilbon, Txillida-leku Hernanin, San Telmo museoa eta Aquariuma Donostian, Zuloaga eta Behobideren museoak Zumaian.
Musika. Uztailean hamabostaldi garrantzitsua Zumaian. Jazzaldia Donostian…
Gastronomia. Alde zaharrean buelta bat emanez pintxoak dastatzea luxu bat da. Bai Donostian eta baita inguruko herrietan ere. Kostaldeko edozein herritan arrain freskoa era ezberdinetara prestatuta jan daiteke. Jatetxe onak inguruetan.
Kirolak
Senderismoa, eskalada, zaldian egiteko ibilbideak, parapentea, espeleologia, itsas kirolak…
Erosketak.
Artisau produktuak eta bertako produktuak saltzen dituzten denda eta azokak.