Kontaktua

 

Sagardotegia

 

 

INGURUNEA...................................


Deba-Behea eta Urolako bailaren mugan kokatzen da nekazalturismoa. Mendiz, zelaiez eta basoz inguraturik gaude, baina oinez pasiotxo bat emanaz bertako itsaslabarretara ere laster irits gaitezke, Kantauri itsasoaren zabaltasunaz gozatu ahal izateko.



Izarraiz mendikatearen maldak eta zona karstikoak, Pagoetako parke naturalaren pagadiak, Ekaingo kobazuloko pintura prehistorikoak, Algorri itsasarteko flisch-a…senderismoa, eskalada, zaldian egiteko ibilbideak, parapentea, espeleologia, itsas kirolak… sagastiak, gereziondoak, mizpirak, ardiak, baserriak, gazta, taloa…

Zumaia eta Deba bezalako bi herri turistiko kotxean hamarna minutura daudenez zerbitzu guztiak eta bestelako eskaintza guztiak ere eskueran daude. Hiruzpalau frontoi publiko ere baditugu inguruko auzo txikietan.